viernes, 28 de diciembre de 2007

Los suaves - Sin techo

Los suaves Rock taldea 1997 egin zuen " Sin techo "deituriko abestia. Jarraian uzten dizuet abeztiaren letrarerik, ezin izan dut abestiaren bideoklipa aurkitu baina abestia bai.





Ukrainiako umeak


Aragazki honetan Andrey agertzen da 14 urteko mutil ukrainiarra. Bere guraso alkoholikoak etxetik bota ondoren, Adrey-k bizi da ukrainiako kalearen azpian beste mutil askorekin. Mutil hauek egoera kaxkar hauetan daudela askok droga mordoa kontsumitzen dute, askotan pegamentoa.

Alkoholismoa kalean


Pedro Cluster, blog honetako pertsonai esanguratsuena, orain dela egun batzuk Con dos cartones deituriko blogean sarrera bat egin zuen alkoholismoak kalean duen eragina azalduz.

Hasteko bi guk beti egiten dituigun bi desderdintasun azaltzen zituen: kalean bizi diren alkoholikoak eta beste al¡detik beraien etxeetan bizitzen direnak. Kalean bizi dena ikusten dugunean esaten dugu alkoholiko bat dela, sendatu ezineko gauza bat bezala. Bestalde etxe bat duenari alkoholarekin arazo bat duela, konpondu edo sendatu ahal den arazoa.


Bertan ikusten dugu nola hasteko beti nahi edo ez bazterketa bat egiten dugula etxe bat dutenei, beraz kolektibo hau gizartean integratu nahi baldin badugu hasi beharko gara gauza txiki matizatzen

" Comentarios indigentes "

Bideo hau Telepobre-tik aterata dago, Pedro Clusterrek etxegabekoi buruz egindako kanala Youtuben. Bide honetan azaltzen dira pertsona hauek egunero kalean bizi izaten dituzten arazoak. Oso bideo ona jakinarazteko ze motatako bizitza eramaten duten eta nola gizarteak baztertuta uzten diete.

Abegi zentruak bere ateak irekitzen ditu


Pasadan larunbatean, urtarrilaren 12an, Tolosako Abegi zentruak bere ateak ireki egin zituen. Ateak irekitzearen helburua bertan lan egiteko bolondres gehiago lortzea omen da, horretarako edonork ezagutu nahi izanez gero nola den zentrua eta zernolako zerbitzuak eskeintzen dioten etxegabekoei aukera izango du gertutik ikusteko.


Egun hori aparte besteren bat nahi baldin badu ezagutu zentrua arratsalde guztietan 19:30tik 21:30ra arte pasatu ahal da bertan lan egiten duten bolondresen esperientziak entzun ahal izateko.


Bolondresen lana zentru honetan etxegabekoei afaria ematen laguntzea eta bertan gaua pasatzen diren pertsonen datuak kontrolatzea omen da.


Hemen uzten dizuet berriaren lotura: diariovasco.com

Elkarrizketa


Pasadan egunean irakurri nuen Pedro Clusterrek, (beste sarreretan aipaturiko aipaturiko pertsona) blog batean egindako elkarrizketa kalean bizi den 62 urteko gizonari. Bertan kontatzen zuen nola gizon honek ez duela edaten ezta drogak kontsumitu ere eta bere bizitzan lan asko egin zuela obretan, lorezantzan, ... etab. Orain dela urte batzuetan bezala askotan ez zuten bere izenean kotizatu Gizarte Segurantzan, beraz orain Intserzio errenta minimoa kobratzen ari da, 340 eurokoa, kalean bizitzea obligatzen diona.

Orain kalean bizi omen da beste kideekin konpartitzen ibai baten alboan egindako txabola batean. Gizon honek ez du nahi aterpetxe batera joatea bakarrik nahi du lan bat bilatzea diru nahikoa lortzeko etxe alokairu bat ordaintzeko.

Ikusten duzuenez kalean bizi diren jende guztia ez dira drogomenpekoak edo lan egin ez duten pertsonek, adibide honetan argi ikusten da nola gizon honek sorte txarra eduki ondoren kalean amaitu da baina horrek ez du bere buruan lan egiteko gogoak kendu.

Hemen uzten dizuet elkarrizketaren linka norbaitek irakurri nahi badu: Con dos Cartones

Argazki kuriosoa


Argazki hau beste sarrea baterako argazkia bilatzen nengoela ikusi nuen eta kuriosoa iruditu zitzaidan. Bertan agertzen da kalean bizi den mutiko bat dirua lortzeko kartoi batekin eta bertan jartzen du: Nere gurasoak Ninjak hil egin dituzte dirua behar dut Kung Fu klaseetarako

Harrigarria da nola egoera horretan hain umore hona izatea.

Etxebizitza gabeko pertsonek nortzuk dira?


Ondoren azalduko dizuet zeintzuk diren kalean bizi direnen ezaugarriak Red Nacional de Entidades que trabajan con Personas sin Hogar -en ustez.

Etxebizitza gabeko pertsonek hiriko kaleetan eta puntualki aterpeetan bizi diren pertsonak dira bai lan arazo, famili arazoak eta arazo sozial izan dituztelako.

Pertsona hauek askotan egoeral latzak biziberritzeko beldurra dutenez haiengan arbuioa sortzen da berriro lan munduan , familian eta sozialki berriro harremanak izateko.

Diu falta egiten du egoera hau latzago, beraz esan dezakegu kalean bitzitzea gizarte bazterketaren maila altuena dela.

Datuei dagokienez 21900 izan dira guztira zentruetan harrera egin dioten pertsonen kopurua. Kalean bizi direnen artean %82a gizonak dira eta %30 abstemioa da eta inoiz kontsumitu du drogaren bat.

Pertsona hauei eskainitako zerbitzuak zentru publikoetan (%27) eta pribatuetan (%83) banatuta daude eta zerbitzuak osasun zerbitzuak, formazioa, orientzio laborala, elikadura eta abarrekoak dira

Pedro Clusterri egindako elkarrizketa

Hemen jartzen dizuet Pedro Clusterri egindako elkarrizketa adn tv-n gehiago jakiteko zertan aritzen den.
Bideo hau Telepobre-tik aterata dago, bera sortutako kanala You tube-n, non ageri dira kalean bizi diren gizonei buruzko bideoak

Adibibe on bat


Pedro Cluster 55 urteko gizona da eta berak azaltzen duen moduan hiru bizitza bizi izan ditu. Lehenengoa normala: familiarekin, lanarekin ..., bigarrena, ordea, osasun mentaleko arazo batengatik, bi urte kalean bizitzen. Azkenik hirugarrena orain bizitzen ari dena kalean bizi diren lagunei laguntzen ahalegintzen da.

Pedro sarean sortu ditu hainbat blog kalean bizi direnen bizitza errazagoa izan dezan.

Adibidez: sinhogar, con dos cartones eta Tele Pobre youtube-ko kanala

Horrez gain bera da " Desde la calle" elkartearen presidentea eta sortzailea

sábado, 8 de diciembre de 2007

Kalean bizi dierenei buruzko erreportaia

Aldez aurretik ezkertu nahi nuke cuatro katean ematen duten callejeros saioa, honen bitartez gu bizi garen gizartearen beste ikuspuntu guztiz desberdina erakusten digulako. Hauek kamara eskuan dutela erreportaiak egiten dituzte gizartean dauden arazo desberdinak erakutsiz. Bideo honetan ikus ditzakegu kalean bizi direnak nolako arazoak dituzte eta zer dela eta kalean ematen dute beraien bizitza.

jueves, 29 de noviembre de 2007

289 ohe Bilboko kaleetan bizi direnentzako


Negu honetan Bilboko udalak 289 ohe libre utziko dituzte kalean bizi diren Bilbotarrentzako. Ohe hauek aterpetxe eta zentroetan libre egongo dira Azaroaren 29tik aurrera, Mazarredo kalean irekiko den zentruarekin batera. Zentru honek 50 pertsonentzako lekua baitdu eta irekita egongo da gaueko bederatzietatik goizeko bederatzietara. Honekin lortu nahi dena da neguan kalean bizi diren pertsona hauek hotza dela eta leku bero bat izatea lo egiteko eta horrez gain, zentru hauetan lan egiten duten hezitzaileekin harremanetan jartzea. Pasadan urtean 466 pertsona erabili omen zituzten zerbitzu hauek baina Mazarredoko zentru honez gain beste zentru desberdin daude gaua pasatzeko: Exijentzia gutxiko gaueko zentrua, Lagun Arteko Gaueko zentrua, Federico Onazam aterpetxea, Hontzako gaueko zentrua eta Elejabarri Udal aterpetxea.Berriaren lotura: deia.com

miércoles, 14 de noviembre de 2007

Aurkeztuko naiz: nire izena , abizen eta guzti Aitor Fuertes Hernandez omen da. Laudion bizi den 19 urteko Gizarte Hezkuntzako ikaslea naiz eta Hezkuntzarako apllikaturiko teknologi berriak ikasgaiarako blog bat egitea bidali digute.
Espero dut bloga behar bezala egitea eta zuen gustokoa izatea

jueves, 4 de octubre de 2007

Zertaz joango da bloga?



Blogaren gaia aukeratzeko orduan, ez da oso erraza izan hainbat aukera izaterakoan, gai bakar batez hitz egiteko erabakia hartzea. Azkenean aukeratu dudan gaia izan da kalean bizi diren pertsonei buruzkoa, ziur aski gai honi buruz dudan informazioa nahiko eskasa delako eta konturatu naizekako ia herri guztietan gertatzen dela eta ez dela zaila kalean bizi den gizonen bat ikustea.

Blog honekin lortu nahi dudana da jendeari jakinaraztea, bereziki nola bizi diren pertsona hauek, zer motatako zerbitzuak dituzte eta beraien istorioen berri izatea. Horretarako sarea arakatu ondoren eta hainbat web orrialde eta blog aurkitu ondoren, prest nago blog hau aurrera eramateko.
Gure kaleetan gertatzen ari den arazo honi buruz gehiago jakiteko gonbidatzen zaituztet blog hau irakurtzera.